‘Bidea Eginez’ aldizkaria banatu du etxez etxe EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 15a, 17:00

Azkoitiko EAJk Bidea Eginez aldizkaria plazaratu berri du, besteak beste «Udalean gaudenok, jakiten ditugun, baina herritarroi askotan iristen ez zaizkien hainbat datu deigarri» azaltzeko. Etxez etxe banatzen ari dira aldizkaria, eta helburu nagusia,...

Azkoitiko EAJk Bidea Eginez aldizkaria plazaratu berri du, besteak beste «Udalean gaudenok, jakiten ditugun, baina herritarroi askotan iristen ez zaizkien hainbat datu deigarri» azaltzeko. Etxez etxe banatzen ari dira aldizkaria, eta helburu nagusia, «herritarrenganako komunikazioa hobetzea da». Horretarako aurrez erabiltzen zituzten sare sozialez gain, eajpnvazkoitia@gmail.com e-posta ere zabaldu dute herritarrek «edonolako iradokizun edo proposamenak bidaltzeko aukera izan dezaten».
Hauteskundeetarako aurkeztutako programa betetzen saiatuko dela jakinarazi du, eta «horren berri zuzenean izateko asmoarekin» sortu dute aldizkaria. Beraiengan konfidantza izan zuten herritarrei eskerrak eman eta hemendik aurrera EAJko zinegotzi bakoitza ze arlotan arituko den ere azaltzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide