Azkoitiko Mintzalagun ekimenari hasiera eman zioten atzo arratsaldean. Hasiera horretan egon ziren Azkoitiko AEK-ko kidea, Oihana Epelde (Mintzalagun ekimenaren dinamizatzailea) eta arduradun Maite Azpiroz. Agurtzane Epelde Euskara Zinegotzia ere bertan izan zen. Guztira 35 bat lagun bildu ziren hasiera horretan, eta hamahiru talde osatu zituzten. Binaka zein hirunakako taldetxoetan, eukaraz aritu ziren parte hartzaileak.
Atzoko saioa “giro ederrean” egin zuten AEKko arduradunen arabera, eta oso gustura agertu ziren parte hartzaileen “jarrerarekin eta azaldutako prestutasunarekin”. Mintzalagun programan parte hartu nahi duen edozeinek AEKra edo Azkoitiko Udalaren Euskara Zerbitzuetara joanda ahal izango du. Ekimen horretan parte hartzeko aukera, urte osoan izango da zabalik.