Iraunkortasunaren inguruko jardunaldia bertan behera gelditu da jende faltagatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 10a, 15:44

Bikaintasunaren Europar Astea dela aprobetxatuta, Iraurgi Lantzenek Iraunkortasuna enpresen lahiakortasuna hobetzeko aukera bat bezala izeneko jardunaldia anolatu zuen atzorako. Goizean izatekoa zen, baina bertan behera gelditu da jende gutxik eman due...

Bikaintasunaren Europar Astea dela aprobetxatuta, Iraurgi Lantzenek Iraunkortasuna enpresen lahiakortasuna hobetzeko aukera bat bezala izeneko jardunaldia anolatu zuen atzorako. Goizean izatekoa zen, baina bertan behera gelditu da jende gutxik eman duelako izena. Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutakoa zen jardunaldia, eta «lehiakortasunaren hobekuntzarako, estrategi iraunkor bat garatzeko erabili daitezkeen tresnei buruz enpresak sentsibilizatzea eta bideratzea» zela jardunaldi horren helburua jakinarazi zuten antolatzaileek.
Ibarmia Innovatek S.L.-ko Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuko Arduradun Jon Ander Badiola zen joatekoa gaiaren inguruan azalpenak ematera. Beraien enpresak iraunkortasunaren arloan daukan esperientzia azaldu behar zuen, eta baita makina linea berria aurkeztu ere.
«Zoritxarrez, oraindik ere jende gutxi interesatzen da gaiaren inguruan, dirudienez. Jardunaldiek ez dute interesik piztu, baina seguru gaude datorren urtean jende gehiagok emango duela izena, eta hurrengoan gehiago oraindik». Horrela azaldu du Badiolak, zergatik suspenditu den jardunaldia galdetutakoan. Europan interesa handixeagoa dela uste du, baina seguru dago denborarekin enpresa gehienak joko dutela ekodiseinura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide