Mugikortasunaren inguruko jardunaldiak hasiko dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 8a, 11:36

Gaurtik hasita mugikortasunaren inguruko Ingurugiro Etxearen Jardunaldiak hasiko dira Azpeitian. Azkoitian, berriz, hilaren 16an izango da aurrenengo saioa. Hilabete osorako hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu ditu Ingurugiro Etxeak.

Petrolioaren k...


Gaurtik hasita mugikortasunaren inguruko Ingurugiro Etxearen Jardunaldiak hasiko dira Azpeitian. Azkoitian, berriz, hilaren 16an izango da aurrenengo saioa. Hilabete osorako hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu ditu Ingurugiro Etxeak.
Petrolioaren krisia eta mugikortasun eredua hitzaldia eskainiko du gaur 19:00etan, Roberto Bermejok, EHUko ekonomia katedradunak, sindikatu zaharrean. Ostegunean, berriz, La obsolescencia programada dokumentalarekin zine foruma izango da Sanagustinean 18:30ean. Berekoi arrazionaletik arrazionaltasun inperfektura hitzaldia izango da horren baitan, Juan Antonio Talledo Bergarako Unedeko filosofia irakaslearen eskutik. Azaroaren 17an, Rallyen ingurumen eraginak mahai ingurua izango da sindikatu zaharrean, 19:00etan.
Azkoitian azaroaren 16rako mahai ingurua antolatu dute, Garraio publikoa, asetzen al ditu mugikortasun beharrak? izenarekin. Elkargunean izango da, 19:00etan. Astebete geroago, hilaren 23an, mahai ingurua prestatu dute, Garraio azpiegituren ereduaren aldaketa izenpean. Hilaren 24an Eskolara oinez hitzaldia eskainiko dute Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide