Jubilatuen Astea hasiko da gaur, San Jose Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 8a, 11:43

Jubilatuen Astea antolatu dute, San Jose Egoitzako edadetuei zuzenduta. Egoitzaren eta Udalaren artean prestatzen dute astea, eta gaur hasiko da. Igandea bitartean deskantsurako beta gutxi izango dute egoitzan bizi diren edadetuek. Gizarte zerbitzuetako teknikari eta San Jose Egoitzako zuzendadari Xabier Arrietak jakinarazi duenez, «garrantzia berezia» ematen diote hainbat belaunalditako jendea biltzeari. Horretarako, Xabier Munibeko ikasleak izango dira bisitan, eta ostegunean, berriz, San Jose Floreagakoak. «Ikastetxeekin lan asko egiten dugu. Izan ere, etxeetan bizi diren aiton-amonek harremana izaten duten haurrekin, baina egoitzakoekin ez hainbeste. Beraz, umeak eramaten ditugu, eta horrek asko pozten ditu. Gozatu egiten dute». Txapelketak ere antolatu dituzte jubilatuentzat. Seiko urre eta bingo txapelketak egingo dituzte. «Urte osoan aritzen dira jokoan, baina aste honetan txapelketa antolatzen da, eta irabazleek opari bana jasotzen dute». Asteburu berezia Larunbat eta iganderako jatordu bereziak prestatuko dizkiete. Larunbatean, arratsaldean Bizkargi Musika Eskolako kideak izango dira, eta afalondoren, gainera, Duo Plaentxi izango da ordubetetxo batez egoitza musikaz alaitzen. «Urte batzuk badira bikotea bisitan etortzen dena, eta gustora egoten dira egoitzakoak», dio Arrietak. Igandekoa Familia Eguna izango da San Jose egoitzan. Eguna hasteko, kalejira egingo dute egoitzan bertan. Meza ere izango dute 11:00etan, eta mokadutxoa ere egingo dute horren ondoren. Egoitzako bizilagunen familiarteko guztiak gonbidatu dituzte. [...]

Jubilatuen Astea antolatu dute, San Jose Egoitzako edadetuei
zuzenduta. Egoitzaren eta Udalaren artean prestatzen dute astea, eta gaur hasiko da. Igandea bitartean deskantsurako beta gutxi izango dute egoitzan bizi diren edadetuek. Gizarte zerbitzuetako teknikari eta San Jose Egoitzako zuzendadari Xabier Arrietak jakinarazi duenez, «garrantzia berezia» ematen diote hainbat belaunalditako jendea biltzeari. Horretarako, Xabier Munibeko ikasleak izango dira bisitan, eta ostegunean, berriz, San Jose Floreagakoak. «Ikastetxeekin lan asko egiten dugu. Izan ere, etxeetan bizi diren aiton-amonek harremana izaten duten haurrekin, baina egoitzakoekin ez hainbeste. Beraz, umeak eramaten ditugu, eta horrek asko pozten ditu. Gozatu egiten dute».
Txapelketak ere antolatu dituzte jubilatuentzat. Seiko urre eta bingo txapelketak egingo dituzte. «Urte osoan aritzen dira jokoan, baina aste honetan
txapelketa antolatzen da,
eta irabazleek opari bana jasotzen dute».
Asteburu berezia
Larunbat eta iganderako jatordu bereziak prestatuko dizkiete. Larunbatean, arratsaldean Bizkargi Musika Eskolako kideak izango dira, eta afalondoren, gainera, Duo Plaentxi izango da ordubetetxo batez egoitza musikaz alaitzen. «Urte batzuk badira bikotea bisitan etortzen dena, eta gustora egoten dira egoitzakoak», dio Arrietak.
Igandekoa Familia Eguna izango da San Jose egoitzan. Eguna hasteko, kalejira egingo dute egoitzan bertan. Meza ere izango dute 11:00etan, eta mokadutxoa ere egingo dute horren ondoren. Egoitzako bizilagunen familiarteko guztiak gonbidatu dituzte. Bazkaria egingo dute ondoren, eta egoiliarrekin eta haien senitartekoekin batera, udal ordezkariak ere izango dira bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide