Azken egunetan izan diren euriteengatik, Azkaraten hiru erreietatik bakarra dago irekita momentuan. Semaforoa jarri dute egoera kontrolatzeko. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, luiziak izan dira inguru horietan, eta lan horiek konpondu bitartean horrela mantenduko dute.
Horrez gain, atzo Santa Klara kalean bidea itxita egon zen ibaia hazi zelako, eta zenbait garajetan arazo batzuk ere izan zirela jakinarazi dute Udaltzaingotik, baina orokorrean ez dela “arazo larririk izan” esan dute.