Elkargunean ezin dituela “nahi adinako” aldaketak egin dio Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 4a, 18:30

Duela bi aste onartutako Udal tasa eta zergen ostean, Elkargunean egindako aldaketen inguruan hainbat herritarrek zenbait zalantza izan diuztela eta, azalpen bat eman nahi izan du Udalak. Bertako tasen inguruan “nahi adinako aldaketarik” ez...

Duela bi aste onartutako Udal tasa eta zergen ostean, Elkargunean egindako aldaketen inguruan hainbat herritarrek zenbait zalantza izan diuztela eta, azalpen bat eman nahi izan du Udalak. Bertako tasen inguruan “nahi adinako aldaketarik” ezin izan dituela egin jakinarazi du.
Duela bi urte zabaldu zen Elkargunea, eta hasteko eta behin, bederatzi milioi euroko inbertsioa egin zela gogoratu du, eta hasieratik ez zela ongi planteatutako proiektua izan ere bai: «Azkoitiko Udal Gibernuaren ustez, herriak zituen beharrak ondo aztertu gabe, eta beharren gainetik egindako proiektua da. Proiektu horrek, Azkoitiko Udala urte luzez zorpetzea ekarri du, gainera». Hiru instalakuntza ditu eraikinak, eta bakarrean egin zirela hobekuntzak salatu dute; gimnasioan. Kantxa eta igerilekua bere horretan mantendu dira; «jakinda, gainera, Elkargunea egiten hasi zirenean igerilekua txiki gelditzen ari zela».
Udalarentzat gastu handia
Masquatro enpresak dauka Elkargunea kudeatzeko ardura, eta aurreko agintaldian onartutakoaren arabera, horrek sortzen duen galeraren %40a udalak ordaintzen du. «Horren eraginez urtean 300.000 euro inguru jarri behar izaten ditu Udalak, galera horiek ordaintzeko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide