Azkoitian 1959an jaio zirenek hitzordua dute azaroaren 12an. Kinto afaria antolatu dute, eta izena eman nahi duenak hilaren 11 baino lehen egin beharko du, Iñigo Agirre harategian edo Zabale dendan. Kiruri jatetxean izango da afaria, 21:00etan, eta menuaren prezioa 50-60 euroren bueltan ibiliko dela adierazi dute antolatzaileek. Afariaren aurretik, berriz, 19:30ean, hildako lagunen omenez meza izango dela jakinarazi dute.