Datorren igandean Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XX. Txapelketako aurreneko kanporaketa fasea jokatuko dute Baztartxo antzokian. Bertan eskualdeko bi bikotek hartuko dute parte; Ander Beldarrainek (Orio) eta Eider Iraolak (Zestoa) osatutakoa alde batetik, eta Maitane Subijanak (Getaria) eta Eneritz Aulestiak (Zarautz) osatutakoa, beste aldetik.
Bizkaiko trikitixa, Porrusalda, Fandangoa eta Arin-arina jo beharko dituzte parte-hartzaileek. Bigarren kanporaketa fasea Agurainen izango da, eta finala, berriz, Zaldibarren, azaroaren 27an.