Ofiziala ez den enpresa bat gas azterketak egiten ari da Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 3a, 10:49

Azkoitiko udaltzainek jakitera eman dutenez, enpresa pribatu bat etxez-etxe dabil butanoko gasaren berrikusketak egiten. Behin hori egindakoan 180 euro kobratzen dizkiote etxeko nagusiari. Enpresa legala den arren, ez daukala ofizialdtasunik jakinarazi...

Azkoitiko udaltzainek jakitera eman dutenez, enpresa pribatu bat etxez-etxe dabil butanoko gasaren berrikusketak egiten. Behin hori egindakoan 180 euro kobratzen dizkiote etxeko nagusiari. Enpresa legala den arren, ez daukala ofizialdtasunik jakinarazi dute Azkoitiko Udaletik.
Azterketa ofiziala Repsol enpresak baino ezin dituela egin gogorarazi dute Udalekoek, beraz, ondoren berriro ere Repsolen azterketa jasan beharko dute etxe horiek, berdin-berdin. Garbi utzi dute Repsol ez dela azterketarik egiten ari orain Azkoitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide