Zigilatze sistema jarriko du Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 2a, 11:24

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak berrikuntza batzuk proposatu ditu datorren urteko errepideko denboraldirako, egutegia luzatzeko asmoz. Orain arte, itzuliak aurrez proposatzen zituen elkarteak, eta horren arabera antolatzen zituzten ibilbideak. ...

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak berrikuntza batzuk proposatu ditu datorren urteko errepideko denboraldirako, egutegia luzatzeko asmoz. Orain arte, itzuliak aurrez proposatzen zituen elkarteak, eta horren arabera antolatzen zituzten ibilbideak. Datorren denboraldirako, berriz, zigilatzeen sistema martxan jartzea proposatu dute, beste hainbat herritako elkarteei jarraituz. Hala, urtean zehar zigilatzeko toki ezberdinak izango dira, eta txirrindulari bakoitzak bere libretatxoa izango du bertan zigilatzeko. Nahi duen ibilbidea eginez, toki jakin horietan zigilatzeko aukera izango du, beti ere, denbora tarte batzuk errespetatuz.
Horri esker, taldeak irteera ordu bat proposatuko duen arren, bakoitza libre izango da bere ibilbide eta ordutegia antolatzeko. Gainera, horrek egutegi zabalago eta luzeagoa antolatzeko aukera ematen duela diote bertako kideek; izan ere, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Zestoako txirrindulari elkarteek aurrez antolatuta daukaten zigilatzeen egutegian sartu nahiko luketela jakinarazi dute, otsailean hasi eta urria amaitu arteraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide