Urola Kostako langabetuen Elkarteak irailean hasi zituen mobilizazioekin jarraitzen du. Horren harira, datorren ostiralean 19:00etan Kultur Etxean bilera bat egitea erabaki dute, eta langabetu guztei bertan parte harzteko deia egin diete. Horrez gain, denda taberna eta herritar batzuk emandako 25 produkturekin osatutako otarra bat zozketatuko dutela ere badiote. San Andres egunean aterako dute saridun zenbakia.