Idi dema apustua Urtiak irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 1a, 10:00

Idi dema apustua izan zen atzo gauean Azkoitiko probalekuan. Ixidro Erreregia eta Urtia lehiatu ziren. 2.000 euro jarri zituzten jokoan, eta  Urtiak irabazi zuen norgehiagoka. Jende dezente bertaratu zela kontatu dio ikusle batek Hitza-ri. 1.800 kilo...

Idi dema apustua

Idi dema apustua izan zen atzo gauean Azkoitiko probalekuan. Ixidro Erreregia eta Urtia lehiatu ziren. 2.000 euro jarri zituzten jokoan, eta  Urtiak irabazi zuen norgehiagoka. Jende dezente bertaratu zela kontatu dio ikusle batek Hitza-ri. 1.800 kiloko “ipintza harria” erabili zuten, eta Ixidroren idiak hasi ziren lanean aurrena. 58,5 kiloko gainkargarekin jokatu behar izan zuten, eta 48 plaza, 2 zinta eta 0,81 metro egin zuten. Urtiaren idiek 105 kiloko gainkargarekin ekin zioten lanari, eta azken hau suertatu zen garaile, Ixidroren idien lana 29 minutu eta 26 segundotan ondu baitzituen Urtiaren idiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide