Uraren zerga ez dute igoko, eta zaborrarena, berriz, KPI igoko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 31a, 11:38

Erabakita gelditu dira dagoeneko datorren urterako Udaleko tasa eta zergak zenbatekoak izango diren. Orokorrean, zerga gehienei Kontsumorako Prezioaren Indizea (KPI) igoko die osteguneko udalbatzarrean onartutakoaren arabera. Hala ere, aurreko urteekin...

Erabakita gelditu dira dagoeneko datorren urterako Udaleko tasa eta zergak zenbatekoak izango diren. Orokorrean, zerga gehienei Kontsumorako Prezioaren Indizea (KPI) igoko die osteguneko udalbatzarrean onartutakoaren arabera. Hala ere, aurreko urteekin alderatuta aldaketa batzuk egitea erabaki da Udalean.
Uraren zergari dagokionean, ez igotzea erabaki dute. Orain arte Gipuzkoako ur Kontsortzioak aplikatzen zuen igoeraren erdia igotzen zen, baina datorren urtean ez da igoko. Gehiegizko kontsumoa murrizteko asmoz, ordea, uraren tarifak duen prezioa, kontsumoaren arabera ordainduko da. Merkatari txikiei dagokionean, berriz, lehen tramuan %10eko jaitsiera izango dute.
Zaborrari dagokionean, KPIaren igoera mantenduko du Udalak. Helburua zaborraren kontsumoa jaistea du, eta agintaldi honetan zabor bilketa sistemen inguruko aukera ezberdinak aztertzeko konpromisoa hartuta dauka. Udalak zabor bilketaren kostuaren %70a jasotzen du zergetatik, eta hori jaistea nahi du, baina aurtengoan Mankomunitateari dagokionez erabaki hori hartzea, datorren urterako KPIaren igoera aplikatuko dute. Hurrengo urterako gauzak hobeto aztertzea nahi dutela ere jakinarzi dute Udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide