Martirieta lepo bete zen larunbatean Zoro Festen baitan. Eguerdian hasi ziren festak eskopetekin botatako txupinazoarekin, eta orduantxe triki poteoari ekin zioten azuoan zeuden hiru barretan bueltaka. Bazkaltzerako jende asko gerturatu zen auzora, eta karpa guztia jendez bete zen; eliza azpian ere mahaiak jarrita zeuden eta beste hainbat pertsonak bertan bazkaldu zuten. Bazkariaren ondoren jolasei ekin zioten; besteak beste, patataren jokua, txupitoekin lokotx biltzea, zaku karrerak eta aulki jolasak egin zituzten. Gaua iritsi bitartean jendeak poteatzeari ekin zion. Hiru barra zueden: bata musika elektronikoarekin elizantroa zen, bestean musika patxangeroa jarri zuten, eta karpan, berriz, euskal giroko musika. Gauean Kasik taldearen kontzertua izan zen aurretik, eta Egurra ta Kittorena ondoren.