Idi probak izango dira astelehen gauean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 28a, 15:40

Herriko bi idi pareren apustua izango da datorren astelehenean. Alde batetik, Isiro erretegikoa eta beste aldetik Urtia baserriko idi pareak nor baino nor ibiliko dira Azkoitiko probalekuan 22:00etatik aurerra. Bi mila euro jokatu dituzte bakoitzak, e...

Herriko bi idi pareren apustua izango da datorren astelehenean. Alde batetik, Isiro erretegikoa eta beste aldetik Urtia baserriko idi pareak nor baino nor ibiliko dira Azkoitiko probalekuan 22:00etatik aurerra. Bi mila euro jokatu dituzte bakoitzak, eta Aitor Olarria antolatzaileak jakinarazi duenez, gainontzeko apustuak ere paretsu daude. Urtiako idi pareak duela hiru hilabete apustu bat irabazi zuten. Isidronekoak, berriz, Elgoibarren San Migel auzoan txapelketa irabazi zuten; kintopekoak direla ere gograrazi du Olarriak, hau da, probatan aurten hasitako idi parea dela.

Ordu erdiko lana egin beharko dute Ipintza harriarekin, hau da, 1.800 kilokoarekin. 10:00etan pisatuko dituzte idiak, eta 1.100 kiloko pisuaren barruan sartu beharko dute, pasatzen diren kilo bakoitzeko, kilo eta erdi gehiago sartu beharko dute.”Aspaldiko partez, herriko bi idi pareren arteko apustua” izango dela gogoratu du Olarriak, eta horrek “beti ere pikea sortzen” duela. Ikustea nahi duenak hogei euroko sarrera ordaindu beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide