Asteartean hasiko da Anaitasunaren Udazkeneko Tenis Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Anaitasuna Tenis Elkarteak Udalaren laguntzarekin XII. Udazkeneko Tenis Txapelketa prestatu du. Banakako tenis txapelketa bat izango da, eta azaroaren 1ean emango zaio hasiera.

Izena eman nahi duenak larunbata baino lehenago egin beharko du, orduan ama...

Anaitasuna Tenis Elkarteak Udalaren laguntzarekin XII. Udazkeneko Tenis Txapelketa prestatu du. Banakako tenis txapelketa bat izango da, eta azaroaren 1ean emango zaio hasiera.
Izena eman nahi duenak larunbata baino lehenago egin beharko du, orduan amaitzen baita epea. Horretarako, 669621802 telefono zenbakira deituta, anaitasuna.tenis@yahoo.es e-postara mezu bat bidalita edo Txerloian dagoen tabloian izena emanda egin liteke.
Hamar eurokoa izango da parte hartzeko ordaindu beharko den prezioa, eta pista ordaindu beharrik ez dela egongo ere jakinarzi dute antolatzaileek. Partidu bakoitzerako pelotak bertan emango dituztela ere badiote. Informazio gehiago nahi duenak www.anaitasunatenis.com web orrialdean dauka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide