Asteartean Azpeitiko metal boskotearen eta Azkoitiko Bandaren kontzertua izango da Baztartxo Antzokian 12:30etik aurrera. Bandak pasodoblea eskainiko du eta bien artean Wagner eta de Hann musikarien kantak joko dituzte. Aurten aurrenengo aldiz, metal boskoteak beraien instrumenuekin jotzeko prestatutako euskal kantak joko dituzte.
Agustin Jimenez metal boskoteko kideak honakoa dio astearteko kontzertuaren inguruan: “Azkoitiko kontzertu hau berezia izaten da, sortu ginenetik jotzen baitugu bertan; beti oso ondo hartu izan gaituzte. Euskal kantak jotzen hastea ere nahi genuen, eta astearterako lau kanta prestatu ditugu”.