Euskal baserria gertutik ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 27a, 11:58

Helduen Eskolako eta Zubiak Errotzen programako ikasleek Euskal Herriko nekazaritza eta baserri mundua gertutik ezagutzeko helburuarekin, mendi irteera prestatu zuten astearterako. Guztira 28 ikaslek hartu dute parte ekimenean —26 pakistandar eta bi...

Helduen Eskolako eta Zubiak Errotzen programako ikasleek Euskal Herriko nekazaritza eta baserri mundua gertutik ezagutzeko helburuarekin, mendi irteera prestatu zuten astearterako. Guztira 28 ikaslek hartu dute parte ekimenean —26 pakistandar eta bi errumaniar—; horrez gain, Edorta Jimenez eta Petra Elser irakasleak ere izan ziren ibilaldian. Gidari lanak Iñaxio Gorosabel zinegotzi eta baserritarrak egin zituen, eta inguruko paisaiak eta nekazaritza mundua erakutsi zien. Otarre baserritik abiauta, Olasoaga auzoko bidegurutzerainoko ibilbidea egin zuten joan zirenek. Lau bat orduko ibilaldia egindakoan, askariarekin amaitu zuten eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide