Iazko esperientziari gustua hartuta, aurtengoan ere gogotsu prestatu dituzte Martirietako Zoro Festak. «Arrakasta handia izan zuten iazko festek, eta aurtengoan hainbeste jende etortzea espero dugu; nahiko genuke, behintzat». Hori jakinarazi du Itzeder Arrizabalagak, antolatzaileetako batek. «Iaz harrituta gelditu ginen, jende asko etorri baitzen. Geuk ere akats batzuk egin genituen arren —edariak agortu ziren, autobusarekin arazotxo batzuk ere izan ziren—, baina jendea ongi portatu zen».
Egun osoko egitaraua prestau dute aurten, 12:00etatik hasita, egun osorako. Suziriarekin eman ohi zaie hasiera jaiei han eta hemen, baina Zoro Festei eskopeta tiroekin ematen diete ongietorria: «Iaz suziriak bota behar genituen, baina azkenengo momentuan konturatu ginen ez geneuzkala. Orduan, eskopetak hartu eta tiro batzuk bota genituen, festak hasteko. Jendeari asko gustatu zitzaiola ikusita, aurten ere halaxe egingo dugu».
Iazkoa baino karpa handiagoa jarriko dute aurten, eta beste bi lokal ere egongo dira. Beraz, guztira hiru barra jarriko dituztela jakinarazi du Arrizabalagak.
Haietan egingo dute Txikiteo
Zoroa, festak hasi orduko. Bakoitzean musiko mota jakin bat jarriko dute, gainera: «Batean musika elektronikoa egongo da, bestean patxangeroa eta karpan
Ondoren karpan bertan bazkaria izango da. «Paella, txotxa, postrea, kafea eta kopak» osatuko dute menua. Bertan bazkaltzeko ez da txartelik erosi behar, zapia baizik. Azkoitiko Dean, Zakela, Zurt, Txiki Golf eta Ttakun tabernetan dago salgai, eta Azpeitian, berriz, Jim Clark, Orkatz eta Txarrantxan. Iaz karpa txiki gelditu zitzaien antolatzaileei guztiei jaten emateko. «260 lagun etorri ziren, eta bazter guztietatik mahaiak eta aulkiak eskuratu nahian ibili ginen, guztiei jaten emateko. Aurten mahai gehiago eskatu ditugu, eta guztiak karpan sartzea espero dugu». Bazkarien ondoren, iaz bezala, zoro jolasak egingo dituzte.
Gau partean, berriz, kontzertuak prestatu dituzte karparako. Kasik, eta Egurra ta Kitto taldeek joko dute. Kontzertuak amaitutakoan, berriz, DJ Referee-k Disko jaia eskainiko du. Musika elektronikoa entzungai izango den gunean, berriz, afalordutik «festa amaitu arte» DJ Etxaun eta DJ Xugua arduratuko dira musika jartzeaz.
Autobusa bueltaka
Martirietara igo eta bertatik jaisteko autobus zerbitzua jarri dute antolatzaileek. Doan izango da. Azpeitian osasun zentroaren aurrean izango du geltoki bat, eta bestea, berriz, Azkoitian; Martirietako bideguruzean —gasolindegi aurrean—. 11:30ean hasi, eta 15:00ak arte Martiriterako zerbitzua eskainiko du; eta itzulerakoa, berriz, 19:00etatik 06:00ak arte. Egun horretan ordua aldatuko dela kontuan hartu dute antolatzaileek. Beraz, ordu berriko 06:00etan izango da azken autobusa.
Zortzi laguneko lantaldea
Zoro Festak aurrera atera ahal izateko, zortzi lagun inguru ari dira guztia koordinatzen. «Zortzi-hamar lagun ari gara antolatzen, baina lanean jende pila bat ibiltzen da. Martirietako hiruzpalau lagunek dihardute antolaketan, XJ Auzolanean elkarteko batzuk ere lagundu digute; asko, gainera. Azkoitiko jendeak ere esku-hartu du», dio Arrizabalagak. «Egunean bertan, guztira 40 bat lagun ibiliko gara lanean, txosnetan txandaka, muntaketa lanetan, etab.».