Larunbatean eta asteartean kontzertuak izango dira Mataderoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 26a, 11:49

Datorren larunbaterako eta astearterako kontzertuak antolatu dituzte Azkoitiko Mataderoan. Larunbatean 20:30ean hasiko dira saioak. Japoniako Praha Depart taldeak eta N’toko abeslari esloveniarrak eskainiko dute emanaldia. Asteartean, berriz, Ingalat...

Datorren larunbaterako eta astearterako kontzertuak antolatu dituzte Azkoitiko Mataderoan. Larunbatean 20:30ean hasiko dira saioak. Japoniako Praha Depart taldeak eta N’toko abeslari esloveniarrak eskainiko dute emanaldia. Asteartean, berriz, Ingalaterrako Mugstar taldeak.
2004an Tokion sortutako taldea da Praha Depart, postpunk-alternatiboa lantzen duena. Hasiera batean gitarra-jotzaileak eta ahotsak osatzen zuten, baina urtebete geroago bateria gehitu zitzaien. N’Tokok hip-hop esperimentala egiten du. Moveknowledgement kolektiboko parte da, eta bakarka zein taldeka eskaintzen ditu kontzertuak. Nebukadnezar izena du azken lanak. Rock instrumentala jotzen du Liverpooleko Mugtsar taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide