Urriaren 4tik Iztuetxe eraikina okupatu zuten gazteek, uztea erabaki dute bart. Azken egunetan egin dituen haizeteen eraginez, hirugarren solairuko leihoak airean irten zuen astelehenean. Udaletxetik hura konpondu behar zutela jakinarzi zioten bertan zeudenei, eta bertan biziztea arriskutsua zela jakinarzita, 24 orduko epea eman zioten eraikina uzteko. Iztuetxen bizi zen gazte batek jakinarazi duenez, “egoera hori ikusita” utzi egin dute. Udaletik jakitera eman dutenez, prozesu guztia “beraiekin hitz eginda, elkarrizketa bidez gauzak ongi konpontzen” saiatu dira.