Bigarrengo urtez jarraian Gau Elektronikoa prestatu dute Azkoitia datorren larunbaterako. Tabernarien Elkarteak prestatu du gau berezia, iazkoak izan zuen arrakasta ikusitakoan.
Guxienez zazpi tabernatan DJak egongo dira gau osoan zehar musika elektronikoa pintxatzen. Antolatzaileek jakitera eman dutenez denetariko musika elektronikoa eskainiko dute DJ-ek. Minimaletik hasi etaprogressiverarekin jarraituz, mota gehienak ikutu arte.
Honako tabernetan, honako DJ-ak egongo dira gauean zehar beraien musika jartzen:Pub Olaberrian, DJ Dooteo; Dean-en, DJ Elortxa eta DJ Munizzio; Zakela tabernan, DJ Kanuto; ZUrten, DJ Nova; Etxe-AItzen, DJ Trivi; Koxka tabernan, DJ Etxaun eta DJ Xugua; eta Ttakun-en DJ Lino eta DJ Ulea.