Baserria eta nekazaritza ezagutzeko ibilaldia antolatu dute astearterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Datorren astearterako mendi ibilaldia antolatu dute Azkoitian, baserri eta nekazaritza munduaren berri emateko helbururarekin.

Batez ere, Zubiak errotzen programako ikasleentzat, AEKko ikaleentzat eta EPAkoentzat dagoela zuzenduta adierazi dute antolat...

Datorren astearterako mendi ibilaldia antolatu dute Azkoitian, baserri eta nekazaritza munduaren berri emateko helbururarekin.
Batez ere, Zubiak errotzen programako ikasleentzat, AEKko ikaleentzat eta EPAkoentzat dagoela zuzenduta adierazi dute antolatzaileek, baina edonork daukala bertara joatea ere gaineratu dute, edozein herritarrek.

Izen ematea irekita
Joan nahi duenak izena eman beharko du aurretik. Horretarako, banaiga@gmail.com e-postara mezu bat bidaltzea nahikoa izango du edo 645733818 telefonora deituta. EPA eta AEKn ere izena eman daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide