X. Gazte Asteko kartel lehiaketa martxan jarri du Artxamendi Gazte topalekuak. Hamabi eta hemezazpi urte bitarteko edozein gaztek aurkeztu lezakeela kartela jakinarazi dutenez. Beraien «partaidetza ezinbestekoa» dela ere esan dute, eta gazte guztiak animatu nahi izan dituze bertan parte hartzera.
Gazte Astea antolatzeko gabon opor garaia aprobetxatuko dutela jakinarazi dute gazte topalekutik. Jai egun bereziak utziz, beste egunetan ekintza ezberdinak antolatuko dituztela diote; hau da, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an. Kartel lehiaketa, aurrenengo ekintza bezala definitu dute.
DIN-4 formatuan
Honako gaia jarraitu beharko du kartelaren egileak berau egiteko: «Azkoitiko X Gazte Astea (tailerrak, lehiaketak, irteerak, jokuak etab.)». DIN-4 formatuan egin beharko dutela esan dute Artxamenditik, baina hori bai, koloretan zein txuri beltzean egin daitekeela esan dute.
Egilearen datu pertsonalak, ikastetxea eta ikas maila aztean jarri behar dela ere gogorzehaztuta izan behar dute lanek aurkezterako. Paperean, CDan, disketean edota pendrivean eman daiteke kartela Elkargune eraikineko Gazte Informazio Bulegoan. Asteartetik ostiralera 16:30etik 20:00etara egoten da irekita. Azaroaren 11 baino lehenago aurkeztu behar da kartela, orduan amaitzen baita epea. 12-14 urte bitartekoentzat sari bat egongo da, DBHko aurrenengo ziklokoa, eta 15-17 urtekoentzat, berriz, beste bat, DBHko bigarren ziklokoa. Bakoitzari 80 euronako saria emango zaio, eta aukeratutako kartela erabiliko da aste apromozionatzeko. Eskuorriko azala ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Epaimahaia, Udaleko Kultura, eta Gazteria zinegotziek, Gazteria teknikariak, eta Gazte Informazio bulegoko arduradunak osatuko dute.