Larunbateko manifestaziora joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 20a, 11:29

«Urriaren 22an denok Bilbora» joan beharra dagoela adierazi dute Azkoitia-Gernika eta Azpeitia-Gernika herri ekimenetatik. Autobusak antolatuko dituzte egun horretarako; 16:00etan aterako dira Graphics aurretik, eta borondatearen truke izango dela j...

«Urriaren 22an denok Bilbora» joan beharra dagoela adierazi dute Azkoitia-Gernika eta Azpeitia-Gernika herri ekimenetatik. Autobusak antolatuko dituzte egun horretarako; 16:00etan aterako dira Graphics aurretik, eta borondatearen truke izango dela jakinarazi dute. Azpeititik ere ordu berean abiatuko da, anbulatorio aurretik. Euskal herritarren gehiengo zabalak konponbidea nahi dutela esan zuten bi herrietan. «Bakea nahi dugulako. Normalizazio politikoa behar dugulako». Gernikako Akordioa izenpetu duten eragileek honako konponbidea nahi dutela ere azaldu dute: osoa, demokratikoa, galtzailerik gabekoa eta elkarrizketatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide