San Jose egoitzako zerbitzuak esleitzea onartu du Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 20a, 11:34

EAJk eta PSE-EEk proposamenaren aurka bozkatu dute, Bilduk alde, eta Azkoitia Bai abstenitu egin da. Pello Baztarrika alkateak jakitera eman zuenez, azpikontratazioa ez dute egoki ikusten, baina hala ere «gustura» daudela jakinarazi dute, erabakiak hartzeko egindako ibilbidearekin. «Inoiz ez bezala, bertako langileekin partekatzeko aukera izan dugu, eta nahiz eta egoitza bideratzeko gure eredu egokiena azpikontratazioa ez izan, egoera ikusita, eta denbora tarte txikia daukala ikusita, erabaki dugu hori egitea». Langileekin hitz egitea ongi iruditzen zaiela esan zuen PSEko udal ordezkariak, baina herritar gztiekin ez dutela hitz egin uste zutela esan zien. Alkateak, «herritar guztiak gonbidatuta dauden prozesua» martxan daukatela gogorarazi zion zinegotziari, eta azaroko udalbatzarrerako amaitzea espero dutela ere jakinarazi izon. Baliatzen ari diren «sistema demokratikoagoa» dela ere gaineratu zuen. EAJtik aldaketak ongi ikusten dituela jakinarazi zuen Mikel Zubizarreta udal ordezkariak. «Berdintasun planarekin ez daukagu aitzakiarik», esan zuen. Baina janari ekologikoaren inguruko gaian kexak izan zituzten. «Ongi iruditzen zaigu janari ekologikoa erabiltzea. Areago, ez dugu uste inori gaizki irudiko zaionik, baina  hori baliatzeak zenbaterainoko gastua izango litzatekeen jakin nahiko genukela esan nahi dugu».Kontua ez dela gehiegi aztertu uste du EAJk. Horrek eragingo lukeen gastua ez dela kalkulatu uste dute. Azkoitia Baik, bere aldetik, esan zuen, Foru Aldunditik kudeatu beharrekoa izan [...]

EAJk eta PSE-EEk proposamenaren aurka bozkatu dute, Bilduk alde, eta Azkoitia Bai abstenitu egin da. Pello Baztarrika alkateak jakitera eman zuenez, azpikontratazioa ez dute egoki ikusten, baina hala ere «gustura» daudela jakinarazi dute, erabakiak hartzeko egindako ibilbidearekin. «Inoiz ez bezala, bertako langileekin partekatzeko aukera izan dugu, eta nahiz eta egoitza bideratzeko gure eredu egokiena azpikontratazioa ez izan, egoera ikusita, eta denbora tarte txikia daukala ikusita, erabaki dugu hori egitea».
Langileekin hitz egitea ongi iruditzen zaiela esan zuen PSEko udal ordezkariak, baina herritar gztiekin ez dutela hitz egin uste zutela esan zien. Alkateak, «herritar guztiak gonbidatuta dauden prozesua» martxan daukatela gogorarazi zion zinegotziari, eta azaroko udalbatzarrerako amaitzea espero dutela ere jakinarazi izon. Baliatzen ari diren «sistema demokratikoagoa» dela ere gaineratu zuen. EAJtik aldaketak ongi ikusten dituela jakinarazi zuen Mikel Zubizarreta udal ordezkariak. «Berdintasun planarekin ez daukagu aitzakiarik», esan zuen. Baina janari ekologikoaren inguruko gaian kexak izan zituzten. «Ongi iruditzen zaigu janari ekologikoa erabiltzea. Areago, ez dugu uste inori gaizki irudiko zaionik, baina  hori baliatzeak zenbaterainoko gastua izango litzatekeen jakin nahiko genukela esan nahi dugu».Kontua ez dela gehiegi aztertu uste du EAJk. Horrek eragingo lukeen gastua ez dela kalkulatu uste dute. Azkoitia Baik, bere aldetik, esan zuen, Foru Aldunditik kudeatu beharrekoa izan beharko lukeela uste duela. Hala ere, Esther Lizarralde zinegotzia zoriondu zuten, «prozesu guztiak izan duen gardentasunagatik».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide