Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hamasei ziurtagiri banatu berri ditu Azkoitian. Guztira 56 dira, beraz, Azkoitian ziurtagiria daukaten entitateak. 25ek Euskara bidean maila daukate, 26k Zerbitzua euskaraz maila, eta gainontzeko bostek, berriz, Zerbitzua eta lana euskaraz maila daukate. Atzo egin zuten ekitaldi ofiziala, hamasei erakundeei agiriak emateko udaletxean; Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotziak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria arduratu ziren banatzeaz. Zinegotziak «oso emaitza onak» direla adierazi zuen; besteak beste, «mailaz igotzea lortu dutenen kopurua oso handia» delako