Gerdau – Sidenoreko zuzendaritzak Azkoitian daukan eraikineko langileei proposamen bat egin zien hilaren 10ean, eta gaur egindako batzarrean onartzea erabaki dute. 342 langilek eman dute botua, 296 alde, 43 aurka eta hiru nulorekin. Gaur arteko epea jarrita zeukan zuzendaritzak erabakia hartzeko, eta atzo eta gaur egindako batzarraren ondoren egin zuten bozketa.