Bai euskarari ziurtagiriak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 18a, 18:11

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hamasei ziurtagiri banatu berri ditu Azkoitian. Guztira 56 dira, beraz, Azkoitian ziurtagiria daukaten entitateak. 25ek Euskara bidean maila daukate, 26k Zerbitzua euskaraz maila, eta gainontzeko bostek, berriz, Z...

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hamasei ziurtagiri banatu berri ditu Azkoitian. Guztira 56 dira, beraz, Azkoitian ziurtagiria daukaten entitateak. 25ek Euskara bidean maila daukate, 26k Zerbitzua euskaraz maila, eta gainontzeko bostek, berriz, Zerbitzua eta lana euskaraz maila daukate lortuta. Gaur arratsaldean egin dute ekitaldi ofiziala, hamasei erakundeei agiriak emateko udaletxean; Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotziak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria arduratu dira banatzeaz. Zinegotziak «oso emaitza onak» direla dio, besteak beste, «mailaz igotzea lortu dutenen kopurua oso handia» delako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide