Sos Arrazakeriak egindako Holokaustoaren erakusketa jarri dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 18a, 13:19

SOS Arrazakeria elkarteak prestatutako Holokaustoaren irakaspenak: pentsa ezazue hori benetan gertatu dela kanpaina lantzen arituko dira Floreaga Ikastetxeko DBHko ikasleak ostiralera bitartean. Gurasoei ere dei egin die bertara joateko 17:00etatik aur...

SOS Arrazakeria elkarteak prestatutako Holokaustoaren irakaspenak: pentsa ezazue hori benetan gertatu dela kanpaina lantzen arituko dira Floreaga Ikastetxeko DBHko ikasleak ostiralera bitartean. Gurasoei ere dei egin die bertara joateko 17:00etatik aurrera, osteguna bitartean.
Hori dela eta, aste honetan zehar erakusketa jarrita egongo da lehenengo solairuko korridorean. Europako iraganari buruzko ikasgaiak ateratzea da erakusketaren helburua, «arrazakeriaren ondorioz eta besteari gizatasuna kentzearen ondorioz» posible izan zen «basakeriari buruz hausnartzea eta gaur egun aniztasunak eragiten dituen erronkei buruz eztabaida sustatzea» nahi dutela jakinarzi dute ikastetxetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide