Zabaldu dute San Jose Egoitzaren inguruko proposamenak egiteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 17a, 12:34

Azkoitiko Udal Gobernuak, aurretik jakinarazi zuen bezala, ekin dio San Jose egoitzako Zuzendaritza Batzordeko kide izan behar duten bi herritarrak hautatzeko prozesuari. “Ahalik eta prozesu zabalena eta demokratikoena izateko asmoz”, herri...

Azkoitiko Udal Gobernuak, aurretik jakinarazi zuen bezala, ekin dio San Jose egoitzako Zuzendaritza Batzordeko kide izan behar duten bi herritarrak hautatzeko prozesuari. “Ahalik eta prozesu zabalena eta demokratikoena izateko asmoz”, herriko eragileengana eta herritarrengana jo du Zuzendaritza Batzordean egoteko izan dezaketen interesa kontutan hartuta.

Eragileei abisua pasa die, baina beste edozein herritarrek prozesuan parte hartu nahi baldin badute, euren proposamena egiteko aukera dute dagoeneko. Horretarako azken eguna urriaren 21a izango da eta udaletxeko harreran egin beharko da.

Hilaren 25ean batzarra erabakia hartzeko

Behin proposamen guztiak izandakoan, hilaren 25ean batzarra egingo da bi herritarrak hautatzeko eta azkenik, 27an egingo den Udalbatzan bi proposamenak Zuzendaritza Batzordeko kideak izan daitezen bozkatuko da. Bi herritarrak Udalbatzan onartzen badira, Zuzendaritza Batzordea eratuta geldituko da. Udal Gobernuaren asmo nagusia, Batzorde hori herritar gehiagori zabaltzea da.

Edozein zalantza argitzea nahi izanez gero,  943 857176 telefono zenbakira deitzeko esan dute Udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide