Baserriaren eta nekazaritzaren inguruko hitzalditxoa eman du gaur, asteartea, 12:00etan Elkargunean, Edorta Jimenezek. AEKko eta helduei hezkuntzako ikasleei bideratutako hitzaldia izan da, baina interesatuei ere luzatu die gonbidapena antolatzaileek.
Baserriak garai batean nola zegoen antolatuta azaltzen saiatu da Jimenez; ze animalia eta produktu egoten ziren. Egozera historikoaz mintzatu da, eta baita gaur egun baserriek bizi duten egoeragaz ere.