‘Gaztezulo’ aldizkaria doan jasoko dute herriko 81 gaztek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 12a, 19:23

Aurtengoan ere Gaztezulo Euskal Herriko Gazteen Hilabetekaria Azkoitiko gazteen artean banatuko da, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sortu asmoz. Hala jakinarazi dute Udaletik. Lehen zenbakia datorren astean jasoko dute ikasleek. Xabier Munibe Ikastola ...

Aurtengoan ere Gaztezulo Euskal Herriko Gazteen Hilabetekaria Azkoitiko gazteen artean banatuko da, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sortu asmoz. Hala jakinarazi dute Udaletik. Lehen zenbakia datorren astean jasoko dute ikasleek. Xabier Munibe Ikastola BHI eta Floreaga Salestarren Ikastetxeean DBH 4. maila egiten ari diren ikasleek urritik martxora bitarteko Gaztezulo aldizkariaren aleak jasoko dituzte. Horri esker, gazteek beraiei zuzendutako eta euskara hutsez idatzitako aldizkaria ezagutzeko aukera dute, beti ere, helburua euskaraz irakurtzea dela jakinda. Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Gaztezuloren arteko hitzarmenaren bitartez, herriko 87 gaztek aldizkariaren sei ale jasoko dituzte. Aldizkari horien gastua Udalak hartuko du bere gain. Ondoren, Gaztezulokoek inkestatxo bat pasatuko die gazteei, haien iritzia jaso eta ekimenaren balorazioa egiteko. Egitasmoa bukatutakoan, aldizkaria jasotzen jarraitu nahi duenak harpide egin beharko du. Bestela, Gaztezuloflash buletina astean behin helbide elektronikoan doan jasotzeko aukera ere eskaintzen zaie. Iaz esperientzia ona Iaz 110 ikaslek jaso zuten sei hilabetez Gaztezulo, eta amaieran egindako inkestaren arabera, 10etik 9k gustura jaso zuen aldizkaria; irakurtzen jarraitzeko asmoa azaldu zuten, gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide