Aurtengoan aterkirik ez Elosuko ferian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 12a, 19:30

Azkeneko urteetan ez bezala, aurtengoan ez da aterkiaren beharrik izan Elosuko azokan. Atzo goiz partean argi zegoen Elosu guztia, eta egunak aurrera egin ahala lainoa sartzen hasi bazen ere, euri tantarik ez zuen egin azkenean. Zerua lehor, eta denetariko postuak jarri zituzten urtero legez Elosuko soroetan. Saltzaile asko zegoen arropen postuekin, baina jostailuenak eta janarienak ere erruz aurki zitezkeen; tartean, baita Teruelgo (Espainia) urdaiazpikoarena ere. Sukaldeko tresnak ere bazeuzkan eskuragarri erosi nahi zituenak eta, horrekin batera, baita aiztoen zorroztailea ere. Artisau postuak ere ikus zitezkeen Elosuko azokan, denetarik saltzen zutenak: hestebeteak, baserriko ogia, goxoki tradizionalak, gaztak… Ganadurik ere ez zen falta izan. Limusin arrazako behiak salgai jarrita zeuzkatenek ikusmina piztu zuten azokara joandakoen artean, baina erakusgai animalia gehiago ere bazegoen. Bestelako behi eta txahalak ikus zitezkeen, baita pottokak eta beste hainbat arrazatako zaldiak ere. Bertsolariak frontoian Beñat Lizaso eta Juan Joxe Eizmendi, Loidisaletxe ibili ziren elkarri bertsoak botatzen eguerdi partean. Bien bitartean, frontoia lepo bete zen beraiek abesten zituztenak entzun ahal izateko. Ixaun jatetxeak pintxo eta edatekoak kanpoan emateko postua jarrita zeukan eraikinaren kanpokoaldean, eta Elur Txiki elkartekoek ere berdina eginda zeukaten, bertaratu zirenen gozagarri. Arratsalde guztian zehar, Epelde eta Lutxurdio trikitilariak ibili ziren musikarekin inguruak alaitzen, eta 17:30ean izan [...]

Elosuko azokaAzkeneko urteetan ez bezala, aurtengoan ez da aterkiaren beharrik izan Elosuko azokan. Atzo goiz partean argi zegoen Elosu guztia, eta egunak aurrera egin ahala lainoa sartzen hasi bazen ere, euri tantarik ez zuen egin azkenean. Zerua lehor, eta denetariko postuak jarri zituzten urtero legez Elosuko soroetan.
Saltzaile asko zegoen arropen postuekin, baina jostailuenak eta janarienak ere erruz aurki zitezkeen; tartean, baita Teruelgo (Espainia) urdaiazpikoarena ere. Sukaldeko tresnak ere bazeuzkan eskuragarri erosi nahi zituenak eta, horrekin batera, baita aiztoen zorroztailea ere. Artisau postuak ere ikus zitezkeen Elosuko azokan, denetarik saltzen zutenak: hestebeteak, baserriko ogia, goxoki tradizionalak, gaztak…
Ganadurik ere ez zen falta izan. Limusin arrazako behiak salgai jarrita zeuzkatenek ikusmina piztu zuten azokara joandakoen artean, baina erakusgai animalia gehiago ere bazegoen. Bestelako behi eta txahalak ikus zitezkeen, baita pottokak eta beste hainbat arrazatako zaldiak ere.
Bertsolariak frontoian
Beñat Lizaso eta Juan Joxe Eizmendi, Loidisaletxe ibili ziren elkarri bertsoak botatzen eguerdi partean. Bien bitartean, frontoia lepo bete zen beraiek abesten zituztenak entzun ahal izateko.
Ixaun jatetxeak pintxo eta edatekoak kanpoan emateko postua jarrita zeukan eraikinaren kanpokoaldean, eta Elur Txiki elkartekoek ere berdina eginda zeukaten, bertaratu zirenen gozagarri.
Arratsalde guztian zehar, Epelde eta Lutxurdio trikitilariak ibili ziren musikarekin inguruak alaitzen, eta 17:30ean izan zen arratsaldeko ekimenik indartsuena, lanean hasi baitziren Bentaosteren idia eta Iturralderen behorra. Plaza gehiago zeinek egingo ibili ziren bi animaliak, nor baino nor.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide