Asteazkenean, hilak 12, Elosuko ganadu feriara joateko autobusak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 7a, 17:25

Datorren asteazkenean, hilak 12, Elosun, urtero bezala, ganadu feria izango da Elur txiki Elkarteak antolatu eta Azkoitiko eta Bergarako udalek lagunduta. Hori dela-eta  Azkoitiko Udalak Elosura joateko autobus zerbitzua jarri du. Hala, goizeko 09:00e...

Datorren asteazkenean, hilak 12, Elosun, urtero bezala, ganadu feria izango da Elur txiki Elkarteak antolatu eta Azkoitiko eta Bergarako udalek lagunduta. Hori dela-eta  Azkoitiko Udalak Elosura joateko autobus zerbitzua jarri du. Hala, goizeko 09:00etatik 20:00ak arte etengabe Elosura joan eta etorrian ibiliko dira. Autobus horiek Eroski txiki aurreko autobus geltokian (Julio Urkixo kalea) eta gasolindegi inguruko geltokian (San Martin kalea) egingo dituzte geldialdiak.

Hona egunean zehar izango den egitaraua:

09:00etan: Periaren hasiera.

12:30ean: Bertsolariak.

13:00etan: Sari banaketa

Jarraian, bertsolariak eta trikitilariak.

17:30ean: Idia behorraren aurka (Bentaosteren idia Iturralderen behorraren kontra).

Egun guztian, Epelde eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute giroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide