San Jose egoitzako Zuzendaritza Batzordean “herritarrek duten partaidetza zabaltzeko prozesuari” ekin dio Azkoitiko Udal Gobernuak. Egoitzako patronatuko estatutuetan bi pertsonek ordezkatuko dituztela agertzen da, baina Udal Gobernuaren asmoa ordezkaritza herritar gehiagori irekitzea dela jakinarazi dute. Horrela, aurrenengo pausoa bi herritarrak hautatzea izango dela esan dute. “Ahalik eta prozesu zabalena eta demokratikoena izteai” dute Udal ordezkariek, eta horregatik, Zuzendaritza Batzordean parte hartzeko interesa izan dezaketen herriko eragile guztiei gonbidapena bidaliko zaie datorren astean.
Horrekin batera, gaiarekin sentsibilizazioa duen herritar orori ere bidaliko zaio gonbidapena eta ondoren, proposamenak jasotzeko epea zabalduko dute. Proposamen guztiak jasotakoan, bi herritar hautatuko dira batzar bidez, eta azkenik, Udalbatzak, aurreko batzar horrek erabakitako bi herritarrak onar ditzan proposatuko da. Behin bi herritarrak hautatu eta Egoitzako Zuzendaritza Batzordea eratutakoan, batzordean ordezkari gehiagok parte hartu ahal izateko bidea egiten hasiko da Udala. Horretarako, estatutuak aldatzeko proposamenak eta ekarpenak landuko dira.
Azkoitiko Udal Gobernuak argi utzi nahi izan du beste talde politikoek prozesu honen aurrean izan ditzaketen “idei eta proposamen guztiak entzuteko eta adosteko prest” dagoela.