Irailaren erdi aldetik Biztanleria eta Etxebizitza errolda egiteko, gutunak bidaltzen ari dira EIN-tik (Estatistika Institutu Nazionaletik), eta martxora bitartean herriko hainbat etxetara bidaliko dituzte. Gutuna jasotzen dutenek galdetegi bat bete beharko dute Internet bidez, bestela, geroago jasoko duten eskutitz bat bete beharko dute.
Erroldaren berritasun nagusia, etxebizitza guztietara ez direla joango da. Erroldan eta bestelako errolda administratiboetan eskuragarri izaten den informazioaz baliatuko dira horretarako, eta eragiketa estatistikoa diseinatu da kalkulu hori egiteko. Horrela, sekzio bakoitzean etxeen ereduaren informazioa biltzen dute.