Granadan dira Xabier Munibe ikastetxeko ordezkariak Estatuko Eskola 2.0 Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 6a, 10:53

Xabier Munibe ikastetxeak Granadara joateko gonbitea jaso du, Estatuko Eskola 2.0 Jardunaldietan parte hartzeko. Bertan daude ordezkariak atzotik, eta bihar arte egongo dira. Acer European Schoolnet proiektu pilotuan  parte hartu zuen iaz ikastetxeak,...

Xabier Munibe ikastetxeak Granadara joateko gonbitea jaso du, Estatuko Eskola 2.0 Jardunaldietan parte hartzeko. Bertan daude ordezkariak atzotik, eta bihar arte egongo dira. Acer European Schoolnet proiektu pilotuan  parte hartu zuen iaz ikastetxeak, eta Jesus Larrañaga IKT arduraduna eta Ibon Gereka, proiektuan parte hartu duen irakasleadira ikastetxeko ordezkariak. Alde batetik ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat duen ikasketa eredu batetik abiatuta, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan zer eragin daukan ikertzea du helburu proiektuak, eta bestetik ikasle eta irakasleek egoera desberdinetan nola erabiltzen dituzten  ordenagailu eramangarriak ulertzea eta dokumentatzea (ikastetxean, ikastetxetik kanpo, bakarka, taldeka…).

Proiektu horretan Europako beste 5 herrialde batera hartu dute parte (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Italia eta Turkia) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkosko hiru ikastetxe izan dira aukeratuak, batez ere IKTetan  duten mailaren arabera.  Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHI ARaba, Bizkai eta Gipuzkoan 2. mailako ziurtagiria lortu duen ikastetxe bakarra da.

Hori dela eta, pasa den kurtso amaieran Madrilera, Hezkuntza Ministeriora, ikasleekin egindako proiektua erakustera joateko gonbitea jaso zuten. Bertara bi Jesus Larrañaga eta Lurdes Sudupe irakasleak joan ziren eta “izugarrizko arrakasta” izan zuten ikastetxetik jakin dutenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide