Ruben Almendro Hawaiiko Ironman proban lehiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urr. 4a, 11:08

Munduko triatloi proba gogorrenetakoan lehiatuko da Ruben Almendro azkoitiarra; Hawaii irletako Konan 2011ko Ironman World Championship-ean, hain zuzen. Asteburuan jokatuko da txapelketa. 2000 atleta inguruk 3,8 kilometro egin beharko dute igeri, 180 kilometro bizikletan eta 42,195 kilometro korrika. Olatu handiei eta labaz estalitako bideei egin beharko diete aurre. Azkoitiarrak Hawaiiko proban parte hartzen duen lehen aldia da. Eneko Llanos gasteiztarra seigarren aldiz lehiatuko da. 2008an bigarren postua lortu zuen, eta hura hobetzen saiatuko da.  

Munduko triatloi proba gogorrenetakoan lehiatuko da Ruben Almendro azkoitiarra; Hawaii irletako Konan 2011ko Ironman World Championship-ean, hain zuzen.

Asteburuan jokatuko da txapelketa. 2000 atleta inguruk 3,8 kilometro egin beharko dute igeri, 180 kilometro bizikletan eta 42,195 kilometro korrika. Olatu handiei eta labaz estalitako bideei egin beharko diete aurre.

Azkoitiarrak Hawaiiko proban parte hartzen duen lehen aldia da. Eneko Llanos gasteiztarra seigarren aldiz lehiatuko da. 2008an bigarren postua lortu zuen, eta hura hobetzen saiatuko da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide