Merkataritza plana aurkeztu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 30a, 17:41

Mikel Zubizarretak, Alazne Larrañagak eta Miguel Bastida EAJko zinegotziek Merkataritza Plana aurkeztu dute agintaldi honetarako. Hamar puntutan banatu dute txostena, eta datozen lau urteetan “plangintza amankomun bat garatzeko” asmoa dauk...

Mikel Zubizarretak, Alazne Larrañagak eta Miguel Bastida EAJko zinegotziek Merkataritza Plana aurkeztu dute agintaldi honetarako. Hamar puntutan banatu dute txostena, eta datozen lau urteetan “plangintza amankomun bat garatzeko” asmoa dauka.Hauteskundeen aurretik hasi zirela merkatariekin bildu zirelan jakinarazi dute. Bilera hartatik eta “EAJk zituen egitasmoetatik” sortu da txostena.

Udaletxeko gainontzeko alderdiekin izan direla esan du Zubizarretak, eta “modu positiboan” hartu dutela guztiek ere gaieratu du. Orain haiek eztabaidatu ondoren, “aldaketarik egin beharko balitz, egin”, eta martxa jartzea nahiko lukete. Honako hamar puntutan banatu dute txostena:

1.- Itxitako lokalen kudeaketa.

2.- Itxiera bidean dauden lokalak kudeatu.

3.- Azoka plaza eta kultur etxea.

4.- Kudeaketa profesionala.

5.- Sustapen komertziala.

6.- Hirisgarritasuna hiri gunera.

7.- Izapide administratiboak.

8.- Tasak, ura eta zaborra. Zergak.

9.- Garbitze zerbitzua.

10.- Segurtasuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide