Lehiaketara aterako du Udalak San Jose egoitzaren kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 30a, 10:59

Azkoitiko Udalak, datozen asteotan, San Jose egoitzako kudeaketa lehiaketara aterako du. “Egoitzak eta egoiliarrek dituzten beharretara egokitutako zerbitzua ematea” duela helburu nagusitzat dio Udal Gobernuak. Horretarako, Udala egoitzako ...

Azkoitiko Udalak, datozen asteotan, San Jose egoitzako kudeaketa lehiaketara aterako du. “Egoitzak eta egoiliarrek dituzten beharretara egokitutako zerbitzua ematea” duela helburu nagusitzat dio Udal Gobernuak. Horretarako, Udala egoitzako langileekin ere bildu da egoitzak gaur egun duen egoera aztertu eta “zerbitzu integral eta kalitatezkoa” eskaintzeko zer behar den jakiteko.

Azkoitiko Udalak dagoeneko badu proposamena, eta orain beste udal taldeen proposamen edo iradokizunekin osatzen ari da. Egoitzako kudeaketa aukera desberdinak aztertu ondoren, egungo egoerari hobeto egokitzen zaion sistema bi urterako zerbitzu kontratazioa egitea da.

Orain arteko zerbitzuari bost puntu gaineratu diziko orain arteko zerbitzuari:

  1. Funtzionamenduaren kontrol bitarteko berriak abian jarriko ditu. Horri jarraipena egiteko konpromisoa hartzen du Udalak.
  2. Euskarari lehentasuna emango zaio.
  3. Berdintasun legedira egokitua egon beharko du.
  4. Sukaldeko zerbitzua ezingo da azpikontratatu.
  5. Inguruko baserritarrek ekoitzitako produktuak erabiltzea bultzatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide