Joan den ikasturteko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, urriaren 3tik aurrera Floreaga Salestar Ikastetxeak Eskolara Oinez egitasmoa martxan jarriko duela jkinarazi du.
Ikasleak beraiek, “modu autonomoan, elkarrekin eskolara joatea” da programa honen helburu nagusia. Aldi berean, motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara egunero egiten diren joan‐etorriak, “modu osasuntsu eta seguruan egitea” bultzatu nahi dute. Zerbitzu berriak bere ordutegiak eta ibilbideak izango ditu.
Programa modu egokian gauzatzeko Eskola Laguntzaileen zeregina ezinbestekoa bilakatzen da, beraiek baitira ikasleak topagunetan bildu eta handik ikastetxera bideratzeaz arduratzen direnak. Izena emateko epea urte osoan egongo da irekita ikastetxeko idazkaritzan.