Esnearen zuzeneko salmenta zabalduko dute Urola Erdian, makinen bidez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 21a, 12:37

  Behi esnea erosteko makinak jarri dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Hiru esne makinetan Errezilgo Añoi baserriko esnea eros daiteke. Añoi-ko Joxi Azpillagak esnearen zuzeneko salmentari heldu zion, «sektorearen egoera kaskarrari aurre eginez», eta Urola Erdiko hiru herritan salmenta makina jartzeko baimena lortu du. Atzo Azpeitiko plazan jarri zuen bat. Añoi-koak zuzeneko salmentari heltzeko arrazoiak, «zentralean esnearen salneurri baxua eta behi esnearen sektorearen egoera larria dira». Salmenta zuzenari ekin aurretik, ordea, esnetegian inbertitu behar izan du. Gero, osasun baimena lortu, eta esnea pasteurizatu eta poltsaratzeko makina eta azpiegiturak jarri ditu. Esnea saltzeko makina jartzeko baldintza batzuk bete eta kontratu bat sinatu behar da, Landa Garapen Elkartearekin.

 

Behi esnea erosteko makinak jarri dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Hiru esne makinetan Errezilgo Añoi baserriko esnea eros daiteke. Añoi-ko Joxi Azpillagak esnearen zuzeneko salmentari heldu zion, «sektorearen egoera kaskarrari aurre eginez», eta Urola Erdiko hiru herritan salmenta makina jartzeko baimena lortu du. Atzo Azpeitiko plazan jarri zuen bat.
Añoi-koak zuzeneko salmentari heltzeko arrazoiak, «zentralean esnearen salneurri baxua eta behi esnearen sektorearen egoera larria dira». Salmenta zuzenari ekin aurretik, ordea, esnetegian inbertitu behar izan du. Gero, osasun baimena lortu, eta esnea pasteurizatu eta poltsaratzeko makina eta azpiegiturak jarri ditu. Esnea saltzeko makina jartzeko baldintza batzuk bete eta kontratu bat sinatu behar da, Landa Garapen Elkartearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide