Anaitasunak hirugarren mailara iristea du helburu denboraldi honetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 21a, 12:40

Martxan da dagoeneko Azkoitiko Anaitasuna Futbol Elkartea. Bi partida jokatu dituzte jokalariek, eta pasa den astean taldea ofizialki aurkeztu zuten Txerloia futbol zelaian. Azkenean, bederatzi talde izango ditu Anaitasunak aurtengoan; zazpi gizonezkoenak eta beste bi, aldiz, emakumezkoenak. Asteazkenean Jesus Erostarbek, Azkoitiko Gerdau Sidenoren plantako giza baliabideetako arduradunak, hitzalditxo bat eskaini zien jokalariei. Lehiaz kiroltasunez gozatu behar dutela adierazi zien, eta kirolaren baloreak jarraituz, irudi ona ematea ere beharrezkoa dela. Ondoren, argazkia atera zuten talde nagusiko jokalari guztiek batera. Hirugarren maila helburu Hirugarren mailara iristea da talde nagusiaren helburua aurten. Argi utzi du hori Xabier Alvarez de Tolosak, Anaitasunako idazkariak: «Iaz mailari eustea izan zen helburua, baina aurten igotzeko gai garela uste dugu. Garrantzitsua da helburuak finkatzea». Talde ona daukatela dio Alvarez de Tolosak, eta orain arteko partidetan nagusitasuna erakutsi dutela ere gaineratu du. Pasa den asteburuko partidan, adibidez, berdindu egin bazuten ere, gol aukera asko izan zituen Anaitasunak, eta «inor ez litzateke harrituko 6-1 irabazi izan balu». Baina Alvarezek dioen bezala, «golak sartzen asmatzen ez baldin bada alferrik izaten da ongi jokatzea». Hori da, azken finean, puntuak ematen dituena. Hala ere esperantza badu idazkariak; hirugarren mailara igotzea «oso posible» ikusten du. Azken emaitza berdinketa izan bazen ere (1-1), ez zela [...]

Martxan da dagoeneko Azkoitiko Anaitasuna Futbol Elkartea. Bi partida jokatu dituzte jokalariek, eta pasa den astean taldea ofizialki aurkeztu zuten Txerloia futbol zelaian.
Azkenean, bederatzi talde izango ditu Anaitasunak aurtengoan; zazpi gizonezkoenak eta beste bi, aldiz, emakumezkoenak. Asteazkenean Jesus Erostarbek, Azkoitiko Gerdau Sidenoren plantako giza baliabideetako arduradunak, hitzalditxo bat eskaini zien jokalariei. Lehiaz kiroltasunez gozatu behar dutela adierazi zien, eta kirolaren baloreak jarraituz, irudi ona ematea ere beharrezkoa dela. Ondoren, argazkia atera zuten talde nagusiko jokalari guztiek batera.
Hirugarren maila helburu
Hirugarren mailara iristea da talde nagusiaren helburua aurten. Argi utzi du hori Xabier Alvarez de Tolosak, Anaitasunako idazkariak: «Iaz mailari eustea izan zen helburua, baina aurten igotzeko gai garela uste dugu. Garrantzitsua da helburuak finkatzea». Talde ona daukatela dio Alvarez de Tolosak, eta orain arteko partidetan nagusitasuna erakutsi dutela ere gaineratu du. Pasa den asteburuko partidan, adibidez, berdindu egin bazuten ere, gol aukera asko izan zituen Anaitasunak, eta «inor ez litzateke harrituko 6-1 irabazi izan balu». Baina Alvarezek dioen bezala, «golak sartzen asmatzen ez baldin bada alferrik izaten da ongi jokatzea». Hori da, azken finean, puntuak ematen dituena. Hala ere esperantza badu idazkariak; hirugarren mailara igotzea «oso posible» ikusten du.
Azken emaitza berdinketa izan bazen ere (1-1), ez zela «justua» izan jakinarazi dute Anaitasunatik, partida guztian nagusitasuna erakutsi zuelakoan. Aukera asko izan zituzten golak sartzeko, tartean baita penalti bat ere, baina azkenean ez zuten lortu aukera horiek aprobetxatzea. Anaitasunaren gol bakarra bigarren zatian iritsi zen, hamabosgarren minutuan, hain justu, Iban Aranbarrik jaurtitako baloiari esker. Gol horrekin partida irabaziko zuela zirudien arren, aukera asko galdu zituen ordutik aurrera, eta Anaitasunako jokalarien intentsitateak behera egin zuen, besteak beste, nekearen ondorioz. Azkenean, ordu laurden bat falta zela Roteta taldearen gola iritsi zen.
Orokorrean ez dituzte oso emaitza onak izan Anaitasunako gainontzeko talde gehienek. Batek baino ez du irabazi partida asteburuan; kadete mailako neskek, hain zuzen. Erraz irabazi zioten Mutrikuri, zazpi eta hutsean utzi baitzituzten etxean jokatutako partidan. Gainontzekoek galdu egin zuten.
Preferentekoek 2-0 egin zuten Soraluzeren aurka, jubenilen euskadiko ligan, berriz, Hernaniren aurka jokatuta 4-0 galdu zuten. Jubenilen aurrenengo mailan Urolaren aurka 1-5ean gelditu ziren. Kadeteen ohorezko mailan Aurrera Ondarroa gailendu zitzaien 1-3, emakumezkoen ligan Mutrikuk egin zuen bezala, 6-1 galdu zuen eta. Infantilen ohorezko mailan eta infanil txikietan ere galdu egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide