Baserriatrren bizi kalitatea hobetzeko asmotan bilera egingo du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko baserritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, Udalak bilerara deitu ditu inguruko baserritarrak. Bilera gaur izango da 19:30etik aurrera kultur etxeko areto nagusian. Lehen bilera honetan elkarlanean oinarritutako antolakuntza berria abian ...

Azkoitiko baserritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, Udalak bilerara deitu ditu inguruko baserritarrak. Bilera gaur izango da 19:30etik aurrera kultur etxeko areto nagusian. Lehen bilera honetan elkarlanean oinarritutako antolakuntza berria abian jartzea dela asmo nagusia agertuko dute Inazio Gorosabel Obra, Zerbitzu eta Nekazaritza zinegotziak eta Ibon Arrieta “Aitza” Kultura zinegotziak. Honela, landuko diren gaiak honako hauek izango dira:

  •  Errepide eta pisten egoera
  •  Elurra kentzeko sistema
  •  Elektrizitate eta internet zerbitzuak
  •  Bestelakoak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide