Martxan da hamargarren ‘Gure inguruari begirada bat’ argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 14a, 10:52

Ura, baserriak, herriguneak, basoak, hondakinak, animaliak, fenomeno metereologikoak, paisaiak, udaberria, uda, udazkena eta negua izango dira Gure Inguruari begirada bat argazki lehiaketako aurten aukeratu diren gaiak. Hamar urte igaro dira txapelketa antolatzen hasi zirenetik, eta ordutik jarri diren gaien bilketa egitea erabaki dute antolatzaileek. Horiez gain, beste batzuk gehitzea ere erabaki duten arren. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek prestatzen dute urtero Agenda 21en baitan bi herrietako argazkien lehiaketa. Urtero derrigorrezkoa izaten da aurkezten direnak Azpeitiko eta Azkoitiko eremuetan ateratako argazkiak izatea, eta aurtengoan ere hala egin beharko da. Debekatuta dago ,beraz, beste herri bateko argazkiak aurkeztea, eta horren erantzule argazkilaria egingo dutela nabarmendu dute antolatzaieek. Lehiaketan parte hartzea erabakitzen duenak, gai bakoitzarekin lotutako bi argazki aurkeztu ahalko ditu, ez gehiago. Beti ere paisaia erako argazkiak izan beharko dute, euskarri bezala CD bat erabilita, eta JPEG formatuan. Diskoa, ongi babestutako sobre batean sartuta, postaz bidali beharko da Agenda 21en egoitzara: Enparantza Nagusia 5 Herriko Enparantza z/g 20730 Azpeitia, 20720 Azkoitiaa. Bertan lanaren egilearen datuak sartu beharko dira: izen abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, eta telefono zenbakia. Horiez gain, sobrearen kanpoaldean bakoitzaren lema idatzi beharko du; hitz bakarrekoa jartzea gomendatu dute antolatzaileek. Argazki bakoitzari zenbaki jakin bat jarri beharko dio lanaren egileak. Honakoak jarri [...]

Ura, baserriak, herriguneak, basoak, hondakinak, animaliak, fenomeno metereologikoak, paisaiak, udaberria, uda, udazkena eta negua izango dira Gure Inguruari begirada bat argazki lehiaketako aurten aukeratu diren gaiak. Hamar urte igaro dira txapelketa antolatzen hasi zirenetik, eta ordutik jarri diren gaien bilketa egitea erabaki dute antolatzaileek. Horiez gain, beste batzuk gehitzea ere erabaki duten arren. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek prestatzen dute urtero Agenda 21en baitan bi herrietako argazkien lehiaketa.
Urtero derrigorrezkoa izaten da aurkezten direnak Azpeitiko eta Azkoitiko eremuetan ateratako argazkiak izatea, eta aurtengoan ere hala egin beharko da. Debekatuta dago ,beraz, beste herri bateko argazkiak aurkeztea, eta horren erantzule argazkilaria egingo dutela nabarmendu dute antolatzaieek.
Lehiaketan parte hartzea erabakitzen duenak, gai bakoitzarekin lotutako bi argazki aurkeztu ahalko ditu, ez gehiago. Beti ere paisaia erako argazkiak izan beharko dute, euskarri bezala CD bat erabilita, eta JPEG formatuan.
Diskoa, ongi babestutako sobre batean sartuta, postaz bidali beharko da Agenda 21en egoitzara: Enparantza Nagusia 5 Herriko Enparantza z/g 20730 Azpeitia, 20720 Azkoitiaa. Bertan lanaren egilearen datuak sartu beharko dira: izen abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, eta telefono zenbakia. Horiez gain, sobrearen kanpoaldean bakoitzaren lema idatzi beharko du; hitz bakarrekoa jartzea gomendatu dute antolatzaileek.
Argazki bakoitzari zenbaki jakin bat jarri beharko dio lanaren egileak. Honakoak jarri behar dira ongi identifikatzeko: lehenik, kategoria adieraziko duen zenbakia (1etik 6ra), ondoren gidoi baxu bat; segidan egileak aukeratutako izenburua; ondoren beste gidoi baxua, eta argazkiaren zenbakia (1 edo/eta 2). Informazio gehiagorako bi udaletxeetara jo beharko da, edo
agenda21@azpeitia.net edo ingurumena@azkoitia.net helbideetara idatzi. Datu horiek ere sobre barruan joan beharko dute.
Hamabi sari izango dira
Saritutako argazki guztien bildumarekin datorren urteko egutegia egingo dute, urtero legez. Gai bakoitzeko sari bana emango dute, eta irabazle bakoitzari 150 euro emango diote. Gai batean irabazle suertatzen denak ezingo du, ordea, bestelako saririk jaso. Hau da, txapelketan ezarrita dagoen gai bakoitzeko irabazle bat izendatuko dute; beraz, hamabi txapeldun izendatuko dituzte guztira.
Epea zehaztu dute dagoeneko; urriaren 28a baino lehen bidali beharko dira CDak aipatutako helbidera. Hamabi irabazleen zerrenda, berriz, azaroaren 9an argitaratuko dute epaimahaikideek. Sariak abenduan banatuko dituzte, Santo Tomas egunaren inguruan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide