Autobus zerbitzu berezia jarri dute Zarauzko Euskal Jaietara joateko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Irailaren 9an Euskal Jai Eguna izango da Zarautzen, eta gau horretan Azkoitira iztultzeko autobus zerbitzu berezia egongo da. Horrela, irailaren 9tik 10erako gau horretan 12:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan Zarauztik irtengo dira, eta kostako...

Irailaren 9an Euskal Jai Eguna izango da Zarautzen, eta gau horretan Azkoitira iztultzeko autobus zerbitzu berezia egongo da. Horrela, irailaren 9tik 10erako gau horretan 12:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan Zarauztik irtengo dira, eta kostako bidea eginez, herriz- herri egingo ditu geldialdiak Azkoitira iritsi arte. Zarautzen San Pelaion, Gurutze Gorri aurrean eta Argi Kafetegiaren aurrean egingo ditu geldialdiak autobusak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide