Valentziako Amabirjinaren XVII. Xake Txapelketa amaitu berri da Heltor Sanchezentzat. Vioño herrian (Kantabria, Espainia) jokatu zuen azkenengo aldiz, eta pozik agertu dira Anaitasuna xake txapelketakoak «maila onean» amaitu duelakoan baitaude.
Guztira bederatzi partida jokatu ditu,eta bost punturekin amaitu du txapelketa. Bost partida irabazi eta beste lau galdu ditu. Horri esker, guztira 34. postuan gelditu da.
Maila handia eskatzen duen lehiaketa dela nabarmendu dute xake taldeko kideek. Izan ere, 104 jokalarik hartu dute parte guztira, bederatzi herrialdetatik heldutakoak, nazioarteko bost xake jokalari garrantzitsu, zazpi fide maestro-ak, eta maila oso altuko beste hainbat eta hainbat jokalari aritu baitira txapelketan.