Transmarikabollo Kanpaldia egingo dute ostegunetik igandera Kukuherrin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ira. 5a, 18:59

Aurtengoan ere ez du hutsik egingo Transmarikabollo Kanpaldiak, eta Kukuherrin izango da, betiko moduan. Ostegunean hasiko dira parte-hartzaileak bertara iristen, eta igandera bitartean bertan izango dira, hainbat ekimenetaz gozatzeko. Homofobiarik eta transfobiarik gabeko atmosferaz, errespetuz eta askatasunez gozatzea izango dute helburu. Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak antolatzen du urtero, eta aurtengoan 20 urte beteko dira aurrenengo aldiz prestatu zutenetik. Azkoitiarren aurrean kolektiboa ikusgai egin nahi dute, baita aldarri politikoak eta gizartea eraldatzeko proposamenak herrian ezagutarazi ere. Horrez gain, euren mezua Euskal Herri osoan zabaltzeko egiten dute kanpaldia urtero. Edonor gonbidatu dute bertara, askatasun eta errespetuzko giro horretan murgildu nahi duen pertsona oro. «Beti ere lesbianei, gayei eta transexulei eraso egiten dietenak salbu». Horiek ez dutela akanpadan tokirik garbi adierazi dute antolatzaileek. Mota askotako tailerrak «Kontsumo gizarteak eskaintzen dituen diskoteka eta tabernen gisako toki itxi eta ilunetatik urrun» egon nahi dute, kanpaldiko antolatzaileen arabera. Hainbat tailer ere prestatu dute aurtengoan. Mendi martxa, euskal dantzak, yoga saioa, masaje ikastaroa, meditazioa, ibilaldi botanikoa, performance-ak, sadomasokista tailerra… Festa girorik ere ez dela faltako argi utzi dute. Sadomasokista ikastarorako «tresna motibagarriena» eramateko eskatu diete parte-hartzaileei: sokak, eskuburdinak, pintzak, latigoak, fustak, gomak, larrua, takoiak, ligeroak zein bestelako edozein tresna. Esperientzia praktikoak egingo dituzte bertan. Ikastaroez gain, [...]

Aurtengoan ere ez du hutsik egingo Transmarikabollo Kanpaldiak, eta Kukuherrin izango da, betiko moduan. Ostegunean hasiko dira parte-hartzaileak bertara iristen, eta igandera bitartean bertan izango dira, hainbat ekimenetaz gozatzeko.
Homofobiarik eta transfobiarik gabeko atmosferaz, errespetuz eta askatasunez gozatzea izango dute helburu. Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak antolatzen du urtero, eta aurtengoan 20 urte beteko dira aurrenengo aldiz prestatu zutenetik.
Azkoitiarren aurrean kolektiboa ikusgai egin nahi dute, baita aldarri politikoak eta gizartea eraldatzeko proposamenak herrian ezagutarazi ere. Horrez gain, euren mezua Euskal Herri osoan zabaltzeko egiten dute kanpaldia urtero.
Edonor gonbidatu dute bertara, askatasun eta errespetuzko giro horretan murgildu nahi duen pertsona oro. «Beti ere lesbianei, gayei eta transexulei eraso egiten dietenak salbu». Horiek ez dutela akanpadan tokirik garbi adierazi dute antolatzaileek.
Mota askotako tailerrak
«Kontsumo gizarteak eskaintzen dituen diskoteka eta tabernen gisako toki itxi eta ilunetatik urrun» egon nahi dute, kanpaldiko antolatzaileen arabera. Hainbat tailer ere prestatu dute aurtengoan. Mendi martxa, euskal dantzak, yoga saioa, masaje ikastaroa, meditazioa, ibilaldi botanikoa, performance-ak, sadomasokista tailerra… Festa girorik ere ez dela faltako argi utzi dute.
Sadomasokista ikastarorako «tresna motibagarriena» eramateko eskatu diete parte-hartzaileei: sokak, eskuburdinak, pintzak, latigoak, fustak, gomak, larrua, takoiak, ligeroak zein bestelako edozein tresna. Esperientzia praktikoak egingo dituzte bertan.
Ikastaroez gain, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak lesbiana, gay eta transexualen errealitatearekin zerikusia duten ekimenak agendan aintzat hartzeko plan estrategiko bat ere aurkeztuko dute, besteak beste. LGTB mugimenduko kideak Gizarte Gaietarako Sailarekin elkarlanean ari dira proiektua taxutzen, eta hori gizarteratzeko asmotan dira: Badakite azken bederatzi hilabeteotan proiektuari itxura eman diotenak ez direla lesbianen, gayen eta transexualen ordezkariak, eta, hala, kezkak, kritikak eta akordioak zabaltzeko baliatu nahi dute kanpaldia.
Bizkaiko Emakumeen Asanbladako bi kide ere izango dira Kukuherrin, laikotasunaz hitz egiteko. «Elizak hezkuntzan esku hartzerik zergatik ez duen izan behar» azalduko dute. Horrekin batera, Benedikto XVI.a aita santuak Madrilera egindako bisitaren ondorioz antolatutako manifestazioaren argazki erakusketa ere jarriko dute.
Horrekin batera, aurtengo gay, lesbiana eta transexualen askapenerako nazioarteko egunean ateratako argazkiekin ere
beste erakusketa bat prestatu dute, baita kanpaldia antolatzen hasi zirenetik bildutako irudiekin ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide